XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ardatza eta idiak.

Idi-buztarri batek beiñola burditzar bat eroian tatarrez.

Ardatza txirrioka joian eta idiak, atzera biurturik, - Entzun, lagun sudurrera emon eutsoen, guk garoiaguk kargea ta i alamentu egille?.

Asko ikusi oi ditugu itxuraz nekaturik, egiaz lan dagienak beste batzuk izanik.

70. Iru idi eta leoia.

Iru idi beti alkarregaz ebiltzan beresian.

Iruntsi nai ebazan leoi batek, baiña eragozpen yakon arein alkartasuna.

Idiak orduan, itz zakarrakaz, alkarren artean asarre-azo ebazan, eta bata-besteagandik banatzeraiño asarre-azo be.

Orrela, bat emen ta bestea an ikusi ebazanean, irurak iruntsi ebazan.

Seguru bizi izatea gura ba'dozu, uste onik ez jarri arerioengan; adiskideengan bai, ostera, ta zer jazoko be, eurak ez galtzeko egizu al dozuna.

7I. Erkul eta beizaiña.

Beizain bat, auzune batera bere burdiaz joiala, au trokarte batera jausi yakolako, estuasun atatik urteteko idiai lagundu-bearrean, geldi egoan beso biak gurutzan, jainko guztien artean Erkul'i deika, auxe bai eban maiteen.